http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Poesia BBK

BBK Poesia: “Tres poetas vascas”

Home  /  Programazio  /  Current Page

XI. BBK Euskal Poesia

“Hiru euskal emakume poeta”. Amalia Iglesias, Julia Otxoa & María Maizkurrena.

Julia Otxoa donostiarra, poeta, narratzaile eta artista plastikoa, mikrokontakizunaren ahotsik aipagarrienetako bat da; poeta honen lanean surrealismoa eta absurduaren literaturarekin kideturiko existentzialismoa elkartzen dira. Hizkuntza askotara itzulia, Otxoak arrakastaz landu du haur eta gazteentzako poesia. Oraingoan, bere olerkiez gain, Bilboko BBK Salako ikusleei bere lan plastikoaren lagin bat erakutsiko die, ironiaz, lirismoz eta egungo gizartearen kritikaz beterik ikus poemekin.

Berarekin batera, beste bi euskal poeta handi, Amalia Iglesias eta Maria Maizkurrena. Biak Bilbon hazi eta hezi ziren, baita literarioki zertu ere. Iglesiasek Adonais poesia-sari ospetsua lortu zuen 1984an Un lugar para el fuego liburuarekin, honek Espainiako poesiaren lehen lerroan kokatu zuelarik. Zurgai poesia-aldizkaria argitaratzen zuen taldekoa izan zen eta gaur egun Revista de Occidente aldizkarirako lan egiten du. Maizkurrenak Zurgai taldearekin ere lan egin zuen, Euskadi Literatura Sarietan poesiako accesita lortu zuen, eta Adonais bilduman Una temporada en el invierno argitaratu zuen. Bere azken lana, Tierra sumergida, argitaratu berria da El Gallo de Oro argitaletxean. Hamar urte baino gehiago dira astero zutabea idazten duela El Correo egunkarian.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial