http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Noites de Fado

Poltugaldar herri-mina nostalgia berriro gurean: Noites de Fado 2017

Home  /  Albisteak  /  Current Page

Ostera ere, BBK Salako agertokian Noites de Fado zikloaren edizio berria izango dugu. Munduan oihartzun handiena izandako Portugaleko musikarekin izango dugun hitzorduarekin, malenkonia doinu lazgarrien bitartez gugana ekartzeko.

Zikloa apirilaren 26an hasiko da Carlos do Carmorekin, Portugaleko musika eta kulturaren enbaxadorearekin. Emanaldi ugari eskaini ditu munduan zehar, besteak beste, Parisen, Francforten, Rio de Janeiron, Helsinkin, San Petersburgon, Copenhaguen… Gure entzumenaren gozamenerako izango da.

Maiatzaren 10ean Ana Pinhal eta Francisco egongo dira, “Fado violado” izenekoaren bitartez ezagunak. Haien proposamenean, fadoa eta flamenkoa uztartuta agertzen dira, musika-tradizio biak uztartuta.

Fadoarekin izango dugun hurrengo hitzordua maiatzaren 24an helduko da, Nathalie eta Marco Rodrigues abeslariekin. Artista-bikote honek sariez jositako ibilbide arrakastatsua izan du duela hamar urtetik baino gehiagotik.

Ekainaren 7an fadoaren belaunaldi berriko ahots garrantzitsuenetakoa helduko da. Ana Sofia Varela, Club de Fadoren kidea da eta doinu-mota honetako interprete nagusien laguntzailea izan da.

Eta zikloa Ana Mourarekin amaituko da ekainaren 21an, berriro gurean bere ahots izugarriarekin. Fadoaren artista nagusietako honek edozein doinurekin hunkiarazteko gaitasuna dauka.

Carlos do Carmo. Apirilak 26. 24 €
Fado Violado. Maiatzak 10. 18 €
Nathalie eta Marco Rodrigues. Maiatzak 24. 20 €
Ana Sofia Varela. Ekainak 7. 18 €
Ana Moura. Ekainak 21. 20 €

Deskontua: %15eko deskontua Kutxabank txartelen bidez (txarteleko 4na sarrera)

Bonua 5 kontzerturako: 76€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez apirilaren 25era arte (gehienez bonu 2 txartel bakoitzeko).

Sarrerak salgai.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial