http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK BBK Jazz

X. BBK Jazz

Home  /  Programazio  /  Jazz  /  Current Page

20:00: Juanma Urriza Laukotea: “Mamel”
21:00: X. edizioko BBK Jazz Sariak emateko ekitaldia
21:30: María Berasarte & Lisboa String Trio

Juanma Urriza Laukotea: “Mamel”
Juanma Urriza nafar bateria-jotzaile eta konpositoreak “Mamel” izeneko lana aurkeztuko digu. 2018ko BBK Jazz zikloaren barruko Bultzada Saria irabazi zuen proiektu honekin. Urriza apartekoak izan diren euskal musikarien azken belaunaldien barruan eragile nagusietakoa da. Aldaketei erraz moldatzea gain, malgua da eta zenbait estilo barne hartzen ditu. Gainera, hemengo “sideman” deiturikoen artean denetariko musikariek bilatuenen artean dago, erraz antzeman daitekeen berezko estiloari esker. Proiektu honetan, Urriza bere belaunaldiko beste hiru musikari handirekin batera elkartu da.
Alberto Arteta – saxo tenorea
Satxa Soriazu – pianoa
Kike Arza – kontrabaxua
Juanma Urriza – bateria eta konposizioa

María Berasarte & Lisboa String Trio
María Berasarte donostiarra, Lisboan, Parisen eta Donostian bizi izan da eta hiri horietan garatu du bere ibilbide profesionala. Ezaguna da Pepe Rivero kubatar maisuarekin egindako lana eta iberiar musikaren interpretazio handia, bakarlari gisa egindako kantetan fadoak txertatuz.
Portugali dion maitasunarengatik ezaguna da, “Todas las horas son viejas” izenburuko bere lehenengo diskoa fadoari eskaini zionetik, hain zuzen ere, herrialde honetako kritikarien arabera, atzerritar ahots batek grabatutako fadorik onena. Bere ibilbidea mundu osoko agertokietan musikaren izarrekin elkarlanean eskainitako emanaldiez josita dago.
María Berasarte – ahotsa
José Peixoto – gitarra klasikoa
Bernardo Couto – gitarra portugaldarra
Carlos Bareto – kontrabaxua

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial