http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Flamenco

BBK Flamenkoa Zikloaren XIV. edizioa

Home  /  Albisteak  /  Current Page

BBK Flamenkoa ohiko zikloaren edizio berria helduko da BBK Salako agertokira 2019ko apirila eta ekaina bitartean.

Zikloa apirilaren 10ean hasiko da Manuel Liñan granadatar bailaor deritzon dantzariaren “Baile de Autor” ikuskizunarekin. Honetan, koreografoaren eta interpretearen figuren arteko uztarketa islatuko dute.

Maiatzaren 3an, jazz-flamenkoaren musikari onenetakoak izango ditugu gure artean “Flamenco Jam” saio batean: Carles Benavent, Antonio Serrano, David de Jacoba edo Bandolero, mundu osoan ospetsu bilakatu diren beste artista batzuekin batera, esate baterako, Joshua Edelman New Yorkeko piano-jotzailea.

“Camino” Jesus Carmona bailaor delako dantzariak Corral de Morería aretoarentzat beren beregi sortutako ikuskizuna da. Honetan, flamenkoaren bilakaera erakusten du herriaren baitan sortu zenetik eta maiatzaren 15ean agertokian azalduko da Lucia Campillo eta Inmaculada Aranda bailaora estiloko dantzariekin eta Estela Alonso bailarina moduko dantzariarekin.

Cante deituriko musika-estiloaren txanda izango da, maiatzaren 29an, Duquende eta El Pele abeslarien emanaldiarekin, haien erregistro ortodoxoenean, Dani de Moron gitarra-jotzailearekin eta Los Mellis bikotearen txaloekin batera.

Zikloa amaitzeko, benetako flamenkoan oinarritutako bizipena egongo da ekainaren 7an. Inprobisazioa eta ikuslearekiko gertutasuna “Flamenco Fiesta”, Jose Lerida, Paco Vega, Antonio el Marselles, edo Loquito del Puerto bezalako kantariekin. Aurrekoez gain, Perico el Pañero, Juanfran Carrasco, El Purili eta Jose de Pura eta Ruben Lararen gitarrak.

Sarrerak dagoeneko salgai.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial