http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Zinegoak

Zinegoak 2019: “Evening Shadows”

Home  /  Programazio  /  Zinema  /  Current Page

Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia.

Proiekzio berezia: “Evening Shadows” (India, 2018, 102′) Jatorrizko Bertsioan, azpitituluekin. Sridhar Rangayan indiar zuzendariaren azken lana dugu hau. Filmaren aurkezpenean gurekin egongo da eta amaitutakoan berarekin berba egiteko aukera izango dugu.

Kartik, Bombayn bizi den gay gaztea da, baina Indiako hegoaldeko tradizioa errotuta daukan hiri txiki batetik etorri da. Senideen etxera bueltatuko da eta amari bere benetako identitatea jakinarazi nahi izango dio. Bere amak ez dauka inor bere beldur eta zalantzak arintzeko, ezta bere seme maitakorraren egia ulertzeko ere.
Gizarte kontserbadore eta patriarkalaren barruan harrapatuta, bere erronka nagusia Damodar izeneko senar dogmazalearekin eta inguruko gizarte tradiziozalearekin eztabaidatzea izango da.

“Evening Shadows” amaren eta semearen arteko loturari buruzko istorio unibertsala da, denboraren eta errealitate gogorraren kalteak jasateko indar emozionalaren bila.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial